Batxilergoko 1. maila

1. hiruhilabeteko liburua:
  • ISBN: 978-84-9027-035-6
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Bilduma: EUSKAL LITERATURA
  • Edizio urtea: 2012
  • Salneurria:17,30 €
  •  Zerbait falta dute, zer den ondo ez badakite ere. Gaztetasunaren azken izpiez gozatu nahi dute batzuek, lehengo garai ustez eder haiek berreskuratu; esperientzia berriak bilatuko dituzte beste batzuek, modu batean zein bestean, edo hondatzen hasitako harremanak biziberritzen saiatu. Bizitzaren erdialdean daude denak, eta horrek eragiten dien ezinegonean beren tokia aurkitu nahi lukete. Pertsonaia batek dioen bezala, zailena ez baita zahartzea, zahartzen hastea baizik. Ipuin liburu berri bat dakarkigu Karmele Jaiok, hamabi istorioz osatua. Aurrekoetan bezala, giza harremanetan sortzen diren arrakaletan erreparatzen daki egileak, begirada zorrotz baina amultsu batekin; aurrekoen aldean, baina, sakonagoak dira kontakizunak, argumentua gehiago garatuz, eta abertsagoak dira pertsonaiak, haien bizitzen hainbat alderdi eta xehetasun erakutsiz; betiko sentiberatasunez, baina baita berria den umore fin batez ere.

    Ez naiz ni liburua eskatzeko inprimakia.

    Ez Naiz Ni - Karmele Jaio Eiguren




2. hiruhilabeteko liburua:

  • ISBN: 978-84-9027-305-0
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Bilduma: ATEKO BANDAN
  • Edizio urtea: 2014
  • Salneurria:22,75 €
 Negu gorrian, mendi punta elurtuan, gailurreko zutarri batean kateaz loturik, gizon bat agertuko da biluzik, putreek erdi jana, heriotza lazgarri baten zantzu guztiekin. Eta lehen deskubrimendu horren ondoren beste zenbait, aurrekoa bezain izugarriak. Leire Asiain Foruzaingoko inspektorea arduratuko da kasuaz, baina ikerketan aurrera egin ahala mataza gero eta korapilatuago, tartean direla prostituzio-sareak, haur desagertuak, ETAren kontrako borroka zikina… Alberto Ladron Aranak thriller berri bat oparitzen digu, beti bezala misterioaren hariak ezin hobeki josiz eta irakurleari arnasa hartzeko beta doi-doi eskainiz.

Harrian Mezua - Alberto Ladron Arana



3. hiruhilabeteko liburua:
  • ISBN: 978-84-9783-673-9
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Bilduma: EUSKAL LITERATURA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2009
  • Salneurria:14,65 €
Inork ez luke galtzetan pixa eginda hil nahi. Biluzik hiltzea baino okerragoa da hori, duintasun izpirik gabe. Nik, nola hil nahi dudan galdetzen didatenean, lore moreak dituen soinekoa jantzita erantzuten dut. Daukadan politena da”.Umeen jolasa ez ezik, bizitzaren metafora da aulki-jokoa: aldiro gutako bat geldituko da lekurik gabe, eta utzi egin beharko du joko-zelaia. Maitasuna, gerra, askatasuna, errebeldia… gai handi eta eternalak ageri dira herri txiki bateko biztanleen bizitzetan. Hiru emakumeren ahotsek josten dute eleberri honen sarea: Teresa, Martiña eta Eulali haurrak ezagutuko ditugu, adokinetan korrika, baita haiek berak gaztetan ere, beren ilusio eta hausturekin, eta pasarte horiekin tartekaturik pertsonaia berberak gaur egun, arratsaldero kafea hartzen, gozotegian, nor bere aulkian.


Aulki-jokoa - Uxue Alberdi Estibaritz

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina