Batxilergoko 2. maila

1. hiruhilabeteko liburua:

  • ISBN: 978-84-7681-117-7
  • Bilduma: TAMAINA TXIKIA 
  • Salneurria: 9,70 €
Benetako behi izan nahi duenari nahitaezkoa zaio desertua, nahitaezkoa zaio mundutik urrutiratu eta hondarra besterik ez dagoen erresuma mortuan bolada bat egitea.
Ondar artean, belar edo ur izpirik gabe, berdamenaren gozotasunik gabe, behiak sufritu egingo du, eta maiz, eguzkiak ankerki jotzen dionean-eta, atzera egin eta ikuiluratzeko gogoz erotuko da. Baina benetakoa izan nahi duen behi horrek, eta ez behi ustel edo makal, ez dio etsipenari amore emango; aurrera jarraituko du desertua zeharkatu eta mendi hezeak, baso itzaltsuak, begietan har ditzan arte. Orduan, poetaren esanak gogoratuz, halaxe deklaratuko du: Cela s´est passé, pasa da guztia, atera naiz infernutik, begi eta bihotz berriekin ikusten dut orain mundua.

 Behi euskaldun baten memoriak liburua eskatzeko inprimakia.



2. hiruhilabeteko liburua:

  • ISBN: 978-84-8331-918-5
  • Bilduma: EUSKAL LITERATURA
  • Edizio urtea: 2002
  • Salneurria: 24,35 €
Amodioaren gazi-gozoa dakarkigu Joan Mari Irigoienek eleberri eder honetan; maitasuna baita pertsonaien motor eta akuilu, maitasuna halaber beren buruhausteen iturburu. Sararen eta Anderren bizitzak buelta asko emanak ditu elkar ezagutu baino lehen. Maitasunaren era bizimodu alternatibo baten atzetik joan zen Sara, etxea, lana eta familia utzitza, Granadako Alpujarretara; urte ezti batzuen ostean zoritxarra iritsi zen, eta gero drogaren zuloa, eromenaren infernua... Ander, berriz, etsiak jota dago ia-ia bizitza sentimentalari dagokionez. Eta horra non sortzen den, porrotaren hautsetatik, amodioaren txoria zerua hegaka.... Goxo eta garratzak dira aldika pertsonaien pasadizoak, halakoxea delako bizitza ere, gogorra eta leuna, malkoa eta irria tartekatzen dituena. Horregaitik esan liteke bizitzaren aldeko kantu bat dela sakonean IPUIN BATEAN BEZALA, zoritxarrez gainetik beti baitaude bizi pozerako arrazoiak, gaitzen zirrikituetatik aurrera egingo baitu beti biziak.

Ipuin batean bezala liburua eskatzeko inprimakia.


Ipuin Batean Bezala - Joan Mari Irigoien


3. hiruhilabeteko liburua:
  • ISBN: 978-84-9783-672-2
  • Bilduma: EUSKAL LITERATURA
  • Edizio urtea: 2009
  • Salneurria: 21,00 €
Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzu eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ma hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak... Pasioz eta liluraz beteriko liburua, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituena.  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina