DBHko 1. maila


1. hiruhilabeteko liburua:
  • ISBN: 978-84-9783-436-0
  • EAN: 9788497834360
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Bilduma: XAGUXAR
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2006
  • Salneurria:12,30 €

Lesterrek mundua nola ikusten duen kontatzen du liburuak. Mundura ateratzeko bide lagun bat du, Hiner, arlote samarra, auzoaren alde iluna erakutsiko duena. Amak debekatu egingo dio lagun horrekin egotea, baina bera oso ondo konpontzen da berarekin. Badu Lesterren liburu honek bere xarma: dislexia azaltzeko modua, familia arrunt bateko giroa, Hiner gizon helduarekin Lesterrek duen harremana... Apurka-apurka Lesterren komentario berezietatik mundu gogor eta triste samarra azalduko zaigu: putak, heriotza, lan-gabezia... baina hori guztia umoreaz baliatuz.

Lesterren logika liburua eskatzeko inprimakia.





2. hiruhilabeteko liburua:
  • Izenburua: Beti iparralderantz
  • Egilea: Jon Arretxe
  • Argitalpen data: 2014-11-21
  • ISBN-a: 978-84-9746-939-5
  • Salneurria: 12,00 €

Europako ateak jotzen edo jo gabe ate gainetik pasatzen diren etorkin horiek nondik datoz?
Malin, Senegaletik hurbil dagoen Kayes herrian jaio zen Drissa. Han bizi izan da bere gurasoekin eta bi anai-arrebekin eta haurtzaroaren gomuta atseginak ditu, baina egun zoritxarreko batean aitak lanpostua galdu eta bizibidearen bila hasi behar izan zuen familia osoak.
Aita Europa aldera joan zen ogi bila, afrikar asko bezala. Baina haren berririk ez zuenez, hamahiru urte bete zituenean, Drissa aitaren bila abiatuko da milaka kilometroko bidaian, milaka abentura zirraragarri bizi izatera. Hainbat muga zeharkatu beharko du beti iparralderantzko bidean: Malin, Aljerian, basamortuan, Marokon eta azkenik itsas artea pasatuta Espainiara.
Abentura horietan era guztietako pertsonak ezagutuko ditu, bihotzik ez duten anker mixerableak eta laguntzeko prestasun handiko
jatorrak.
Zuk zer egingo zenuke?

Beti iparralderantz liburua eskatzeko inprimakia.




3. hiruhilabeteko liburua:  
  • Izenburua: Jara
  • Egilea: Jasone Osoro
  • Urtea: 2001
  • ISBN: 84-8147-432-0
  • Salneurria: 10 €

Jarak 13 urte ditu. Ume izateari laga eta emakume bihurtzen hasi da. Baina egoera berri horrek gorputzean eta, batez ere, buruan hainbat aldaketa eragingo dizkio. Gurasoekin haserreak, lagunen konplizitatea, errebeldia, pozak eta tristurak… Denetik biziko du liburuko protagonistak. Baina, batik bat, gertaera baten inguruan oinarrituko du bere unibertsoa: estreinako musua.

 jara jasone osoro bilaketarekin bat datozen irudiak

















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina