- Izenburua: Behi euskaldun baten memoriak
- Egilea: Bernardo Atxaga
- ISBN: 978-84-7681-117-7
- Bilduma: TAMAINA TXIKIA
- Salneurria: 9,70 €
Benetako behi izan nahi duenari nahitaezkoa zaio desertua,
nahitaezkoa zaio mundutik urrutiratu eta hondarra besterik ez dagoen
erresuma mortuan bolada bat egitea.
Ondar artean, belar edo ur
izpirik gabe, berdamenaren gozotasunik gabe, behiak sufritu egingo du,
eta maiz, eguzkiak ankerki jotzen dionean-eta, atzera egin eta
ikuiluratzeko gogoz erotuko da. Baina benetakoa izan nahi duen behi
horrek, eta ez behi ustel edo makal, ez dio etsipenari amore emango;
aurrera jarraituko du desertua zeharkatu eta mendi hezeak, baso
itzaltsuak, begietan har ditzan arte. Orduan, poetaren esanak gogoratuz,
halaxe deklaratuko du: Cela s´est passé, pasa da guztia, atera naiz
infernutik, begi eta bihotz berriekin ikusten dut orain mundua.
Behi euskaldun baten memoriak liburua eskatzeko inprimakia.

2. hiruhilabeteko liburua:
- Izenburua: Ipuin batean bezala
- Egilea: Joan Mari Irigoien
- ISBN: 978-84-8331-918-5
- Bilduma: EUSKAL LITERATURA
- Edizio urtea: 2002
- Salneurria: 24,35 €
Ipuin batean bezala liburua eskatzeko inprimakia.

3. hiruhilabeteko liburua:
- Izenburua: Nora ez dakizun hori
- Egilea: Irati Jimenez Uriarte
- ISBN: 978-84-9783-672-2
- Bilduma: EUSKAL LITERATURA
- Edizio urtea: 2009
- Salneurria: 21,00 €
Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzu
eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten
aingeruak, ma hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak...
Pasioz eta liluraz beteriko liburua, jario hordigarri batez idatzia,
amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina