Zein da eleberriaren gaia?
Erietxe batean esnatu da emakume gazte bat, Gazan. Kolpe bat izan du buruan baina ez du gogoratzen ezer: ez nola zauritu den, ez nor den, ez non dagoen. Apurka-apurka, baina, oroimena itzuliko zaio, baita zapalkuntzaren kontzientzia ere, eta bere bitartez ikasiko dugu guk ere Palestinako egoeraren berri.
Beste ikasleen Iritzia jakin nahi? Hona hemen horietako bat:
Nire balorazio orokorra oso ona da egoera erreala da eta gure adinarekin uste dut beharrezkoa dela munduan gertatzen diren gauzen berri izatea, bestela ez garelako enteratzen, gai hauek ez baitira askotan telebistan agertzen. Hasieran, pixka bat nahastu egiten zara, orainaldian eta lehenaldian saltoka dabilelako narratzailea baina istorioa asko gustatu zait. Gainera, oso entretenigarria da eta ez da liburu oso luzea.
2. hiruhilabeteko liburua:
Zein da eleberriaren gaia? Elkarrekin ongi moldatzen ez diren bost ahizpa landetxe handi batean elkartuko dira, aitaren oinordekotza jasotzeko asmoz. Eleberri hau intrigaz beteta dago, makina bat abentura bizitzen dituzte bertako protagonistek.
Beste ikasleen Iritzia jakin nahi? Hona hemen horietako bat:
Zatirik aspergarriena hasiera izan daiteke beharbada, lekua deskribatzen hainbat orrialde erabiltzen dituelako idazleak eta ez da gauza handirik gertatzen, nobela gehinetan bezala gutxi gorabehera. Gero eta orri kopuru gehiago irakurri, orduan eta interesgarriagoa bihurtzen da eleberria, protagonisten artean loturak aurkitzen direnean eta misterioa argitzetik gero eta hurbilago daudenean. Amaiera guztiz ezustekoa da, inork espero ez dezakeena, irakurlea aho zabalik uzten duten horietakoa. (Aixerrota BHI ikastetxeko DBH3.mailako ikasle baten iritzia)
Bost ahizpa liburua eskatzeko inprimakia.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina