- Izenburua: Piztiaren begiak
- Egilea: Alberto Ladron Arana
- ISBN: 978-84-9027-009-7
- EAN: 9788490270097
- Argitaletxea: ELKAR
- Bilduma: ATEKO BANDAN
- Edizio urtea: 2012
- Salneurria: 22,75 €
Kartzelan urteak pasatu eta gero, iraganeko zorrak garbitu nahi dituen
gizasemea, batetik; negozio ilunak tarteko postutik baztertu zuten eta
bere bizkarra zaindu behar polizia, bestetik. Ehiztari-sena dute biek,
eta bata bestea harrapatu nahian dihardute, eginahal guztian. Erdian,
berriz, nora ezean dabilen koitadu bat, duela urte batzuk bere familia
ezbehar batean galdu zuena, eta orain familia berri bat osatu nahi
lukeena.
Alberto Ladron Aranak ohiturik gauzkan maisutasunez josi ditu eleberri bizi-bizi honen hariak, misterioa eta suspensea erabiliz irakurlearen arreta bereganatzeko.
Alberto Ladron Aranak ohiturik gauzkan maisutasunez josi ditu eleberri bizi-bizi honen hariak, misterioa eta suspensea erabiliz irakurlearen arreta bereganatzeko.

2. hiruhilabeteko liburua:
- Izenburua: Saguak eta gizonak
- Egilea: John Steinbeck
- Itzultzailea: Iñigo Errasti
- Azken argitaraldia: 2012
- ISBN: 978-84-9868-358-5
- Salneurria: 14,90 €
Saguak eta gizonak John Steinbeck Nobel saridunaren nobela bat
da 1937an argitaratu zena. George Milton eta Lennie Smallen historia
tragikoa kontatzen du. Autorearen nobelarik garrantzitsuenetakoa da eta
baita AEBetako literaturaren historiakoa. AEBetan, irakurgai nahitaezkoa
da eskoletan, nahiz eta hizkera eta gertakari gogorrak agertu.
Lennie buruz atzeratua da, baina gizon samurra ageri zaigu nobelan. Bidez bide lagun egiten diona George pikaroa da. George eta Lennie beste hainbat bezala Depresio Handiaren garaian baserri giroko Kalifornian barrena herraturik dabiltza rantxoz rantxo eta bizitza aurrera ateratzeko lan bila.
Film bat ere egin zuten eleberri honetan oinarrituta, 1992an. Gary Sinise da zuzendaria, eta John Malkovichek jokatzen du Lennieren papera.

3. hiruhilabeteko liburua:
- Izenburua: Xahmaran
- Egilea: Jon Arretxe
- ISBN: 978-84-9746-545-8
- Salneurria: 14,30 €
Istanbulgo etxe otomano hondatu bat bizileku, gurpildun aulkian preso, Kawa-ren amak egunero ekartzen ditu gogora Ararat mendipeko edertasunak, kurduen leiendak eta leku sakratuak, eta han hil zizkioten senar eta bi seme gerrillarien oroitzapenak. Bien bitartean, eta amaren ezkutuan, jendea akabatzea du Kawa-k ogibide, beti ere enkarguz eta arrazoiak ezagutu gabe. Baina ohikoak ez bezalako hilketa baten ondorioz, gauzak gaiztotzen hasiko zaizkio Kawari, larritasuna jabetuko da berataz eta bere munduaren oinarriak pitzatzen hasiko dira. Bere ama zahartu eta ezinduarengatik ez balitz, alde egingo zuen Alemaniara, geratzen zaizkion anai-arreben bideari jarraituz. Izan ere, Xezal, etxeko alaba bakarra, eta Baran, anaia nagusia, Munichen daude aspalditik, xenofobiaz kutsatutako gizartean bizirauteko ahaleginetan, nor bere erara. Jon Arretxek ohikoa du bere liburuen bidez beste kultura batzuk erakustea, irakurlea urruneko eta ez hain urruneko hirietan zehar eramatea, bidaia-gidetan agertzen ez den errealismoa eta giza alderdia landuz. Nobela beltz honek Istanbul eta Munich ditu kokaleku, desberdintasun guztien gainetik harreman estua daukaten bi hiri. Aberri lapurtuaren grina, biziraupenerako borroka, idealak eta desengainuak… hori eta gehiago daXahmaran, ohoretik desohorera doan bidaia.
Xahmaran liburua eskatzeko inprimakia.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina